Quantcast

Ekogune 27

Gazte Ekoliderrak proiektuaren gainean jardungo dugu gaurko erreportajean. Kutxa Ekogunearen egitasmoak bosgarren edizioa du aurten eta arduradunen eta parte-hartzaile izandako eta egun ere ekolider sareko kide direnen eskutik ezagutuko dugu zer den iraunkortasuna eta lidergoa uztartzen dituen proiektu hau. Elkarrizketaren tartean, berriz, Tytti Thusberg diseinatzailearekin jardungo dugu. Slow Fashion deritzonaren irizpideak jarraituz egiten du lan Donostian bizi den finlandiar honek. Materialak berrerabiliz egiten ditu besteak beste poltsak eta arropak, egunerokoan janztekoak eta desfileetan erakustekoak. Eta Uliako Interpretazio Zentrora egingo dugu bisita saioaren amaieran. Donostiako ingurune eder horretan kokatuta, bertako alderdi fisiko, natural eta historikoetan sakontzeko aukera ematen du Cristina Enea Fundazioak kudeatzen duen zentroak. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

loading