URRATS PODOLOGIA ZENTRUA

Oñatiko Urrats Podologia Zentruari buruzko publierreportajea, Oiartz Garitaonandia podologoarekin. Euren zentruan ematen duten zerbitzua du ahotan, eta baita hankak zaintzearen garrantzia, prebentzioarena eta tratatu beharrekoak garaiz tratatzearena.

Galdera: Kremarik non ez dela eman behar dio Oiartz Garitaonandiak? (Erantzun)

BIZIPOZ KAFE

Oñatiko Bizipoz kafetegiari buruzko publierreportajea, Markel Irizar ugazabarekin. Bertan azaltzen du Irizarrek kafetegiko eskaintza; baita, gaur egun, kafearen eta txirrindularitzaren artean dagoen lotura ere; eta etorkizunean barista –kafe aditu– izateko prestatzeko asmoa duela ere bai.

Galdera: Kafea ateratzeko ze makina aipatzen du Markel Irizarrek? (Erantzun)